AHTaren aurkako 'igande-pasa' egingo dute Donostian
Kanthoriak biolin kontzertua eskainiko du. Antigoaleko musika talde honetako kide Ander Berrojalbiz eta Maider Lopezek “Bereterretxeren kanthoria”z egindako ikerketaren gainean eraikitako doinu zaharrak interpretatuko dituzte, arrabitaz eta biolaz.
Igandean bildutako dirua AHTaren aurkako ekimenen gastuak ordaintzeko erabiliko dituzte. Bazkaria eta kontzerturako txartelak 8 eurotan daude salgai (aldez aurretik izena emanez gero). Parte Zaharreko Rekalde tabernan erosi, edo 653 338 792 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena. Egunean bertan 10 eurotan izango dira txartelak salgai. Soilik kontzertuetara joateko txartelak 5 eurotan izango dira salgai.