Aktoreek euren egoera "itogarria” dela salatu dute Aquariumen
“Antzerkiak bizi duen egoera itogarria” adierazi nahi izan dute gaur hainbat euskal aktorek. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Aquariumen John Malkovich-ek idatzitako testu bat irakurri du Esther Uria aktore azkoitiarrak. Hori baino lehen, Uria marrazoekin uretan ibili da, euren egoera “itogarria” adierazteko. Aktoreen sektoreak ere lan erreformaren “kalteak” sufrituko dituela diote: “irregularitatea legala izatera igaroko da”.