Egiako presoak zoriontzeko gutunak banatuko dituzte
Egiara herri mugimenduak Egiako presoei idazteko kanpaina abian jarri du. Horren harira, presoen urtebetetzeetan gutunak utziko dituzte Kosko, Ilargi, Beti Boga, Kata eta Antxuene tarbenetan, jendeak idatz diezaien. Aste honetan, esaterako, martxoaren 29an, Harriet Agirreren urteak dira, eta Oihana Agirrerenak apirilaren 9an dira. Bihartik aurrera, aipatutako tabernetan utziko dituzten orrietan idazteko aukera izango dute egiatarrek, eta ondoren, Egiara herri mugimenduko kideak arduratuko dira gutun horiek beraiei helarazten.