Gipuzkoako Aldundiak segurtasun arkuak kendu ditu bere eraikinetan
Prentsaren aurrean azaldu du duela bi aste hartutako erabakia izan dela. Ugartek esan duenaren arabera, eraikinen sarreratan dauden segurtasun agenteekin nahikoa dela egiaztatu dute. Segurtasun arkuak kentzeko neurri honen bidez hiritarrak erakundeengandik gertuago egotea nahi dutela azaldu du Ugartek.