Oriamendi pasealekuan aurkitutako gorpuak ez du indarkeria zantzurik
Atzo Donostiako Oriamendi pasealekuan sastraka artean topatu zuen gorpuak ez du, hasiera batean, indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Heldu baten gorpua dela argitu dute.
Hildakoa nor den identifikatu gabe jarraitzen dute, baina gorpua pertsona heldu batena da, iturri berdinen arabera. Atzo 08:30ak aldera aurkitu zuen gorpua han lanean ari zen behargin batek. Hilotza oso egoera txarrean zegoen, haren arabera.