Karlos I.eneko errepidea kentzeko, Marrutxipin lotura egitearen aldekoa da PP
Karlos I. hiribideko errepidea murrizteko ez du denbora gehiago galdu nahi PPk. Udaletxean eta Batzar Nagusietan pauso berriak eman daitezen indar egingo dutela baieztatu dute alderdiko ordezkariek. Egungo errepide sarearekin eta Gros, Egia eta Intxaurrondora joan nahi duten autoentzat Marrutxipi eta saihesbide zaharraren arteko lotura bat eginez, Karlos I.a ordezkatzeko nahikoa azpiegitura legokeela uste dute.