Ehundaka herritar Saguesen, lan erreformaren kontra protesta egiteko
Hainbat sindikatutako ordezkariekin batera, herritar talde handia elkartu da Sagueseko zabalgunean. Grosen bildutakoek, sindikatu eta herri eragileek deituta, 12:30ean Artzain Onaren plazatik abiatuko den manifestazioarekin egingo dute bat.
Zurriolan paseatzen dabiltzan herritarrekin batera, udako igande itxura du Groseko hondartza inguruak.
Saguesetik ez ezik, Anoeta futbol zelaitik eta Antiguako Super Amaratik ere beste hainbat herritarrek hartu dute Artzain Onerako bidea.
