Erromatar ingeniaritzari buruzko erakusketa zabaldu dute Añorgan
Artifex, Ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketa zabaldu dute Añorgan. Izan ere, datozen hiru hilabetetan, Museum Cementos Rezolan eta Irungo Oiasso Erromatar Museoan, aldi berean izango dute elkarlanean sortutako erakusketa zabalik. Zehazki, erromatarrek galtzadak, portuak eta zubiak eraikitzeko erabilitako ingeniaritza erakutsiko du Oiassok, besteak beste; Añorgako museoak, aldiz, erromatarrek eraikuntzan eta ur hornidurarako sistemak eraikitzeko erabilitako tresnak eta teknikak azalduko ditu. Añorgan, asteartetik igandera bisitatu daiteke erakusketa, 10:00etatik 14:00etara.