Gazte bat atxilotu dute, ondasunaren aurkako erasoa egotzita
Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, Loiolako Erriberako kiroldegi batean lapurreta egiten saiatzea egotzita. Arratsaldeko 20:00ak inguruan auzoan patruila egiten ari ziren ertzainek kiroldegiko alarma entzun zuten. Bertaratzean, korrika zihoan gazte bat atzeman zuten. Halaber, eraikina inguratzen duen hesia eta tabernako leiho zabalaren kisketa bortxatuta zeudela ikusi zuten.
Ertzainek gaztea atxilotu egin zuten ondasunaren aurkako delitua egoitza. Aurreko epaiketak ditu antzeko delituengatik, eta gaur goizean epaile aurrera eraman dute.