Ezker eskuin: Xabier Mendiguren editorea, Koro Navarro eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileak eta EIZIEko Karlos del Olmo.
Duela hamabi urte inguru, Edgar Allan Poeren
Kontakizunak liburua itzuli zuen Koro Navarrok (Parte Zaharra, 1955). Idazle aski ezagunaren zortzi beldurrezko istorio biltzen zituen liburu hark, klasikoak guztiak. Orain, Urrezko Biblioteka saila osatzen ari da Elkar argitaletxea, aurrez argitaratutako liburuak eguneratuz. Hau da, euskarak izan dituen aldaketak kontuan izanda, liburuak zuzendu dituzte, eta berriro argitaratu dituzte. Horietako bat izan da
Kontakizunak. “Beti modan dagoen idazlea da Edgar Allan Poe, bere mailako edo maila hobeagoko idazleak egonda ere. Beldur handia pasarazten duten istorioak dira”, aipatu du Navarrok gaur goizeko aurkezpenean.
Daniel Defoeren
Robinson Crusoe eleberria ere aukeratu dute Urrezko Biblioteka sailerako. Aintzane Ibarzabal hernaniarrak itzulitako liburua da.