Urgull mendiko guneak ekimenez beteteko dituzte Aste Santuan. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Tximista batek eragindako kalteak konpontzeko itxita egon ondoren, bihar, Urgull mendiko instalazioek ateak irekiko dituzte berriro. Oporraldietan egin ohi duten legez, apirilaren 15a arte, donostiarrei eta bisitariei zuzendutako jarduera eskaintza zabala prestatu dute. Doako saioak hiru gunetan egingo dituzte: Natur Txokoan (Gobernadorearen Bateria), Liburutegian (Damen bateria) eta Historiaren Etxean (Motako Gaztelua).
Natur Txokoan, ingurugiroarekiko errespetua sustatzeko ikasgela dago. Lantegiez eta jolasez gain, txikienek modu didaktiko dibertigarrian eta ludikoan natura deskubritzeko ekimen bereziak egingo dituzte. Saioak, astearteetan eta asteazkenetan egingo dituzte,17:00etan. Gunearen ordutegia, astelehenetik igandera, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era da.
Historiaren Etxean, berriz, hiriaren historia biltzen duen
Donostiari begira erakusketa dago. Ikus-entzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez, donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak azaltzen dira. Bertan,ostegunetan eta igandeetan haurrentzat jolasak eta tailerrak egingo dituzte, 17:00etan. Ordutegia, astelehenetik igandera, 10:00etatik 17:30era.
Liburutegiak egunero irekiko ditu ateak, 10:00etatik 17:30era bitartean. Haurrentzako liburuak, ordenagailuak, CDak eta Interneta eskaintzen ditu. Helduentzat, halaber, liburuak, egunkariak eta aldizkariak. Hemen, ipuin kontaketak eta beste jarduerak egingo dituzte astelehenetan eta ostegunetan.
Lehen ekimena etzi egingo dute. Eguerdian,
Donostia zintzilikatuz! familientzako tailerra izango da Historiaren Etxean.