Bertso doinu ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak
Hirugarren urtez, Bertso doinu ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkarteak. Bertsoen inguruko historia
aztertu eta doinu ezberdinak landuko dituzte bertan. Maiatzaren 8tik ekainaren 12ra egingo dute ikastaroa, Antiguako Txirain elkartean. Asteartetan 19.00etatik 20.00etara izango dira eskolak, eta Iñigo
Legorburu izango da irakaslea. Izena emateko epea apirilaren 23an hasiko da. Azken eguna, berriz, maiatzaren 4a izango da. Bagera Elkartearen telefonora deituta eman daiteke izena, 934 467181 zenbakian. Ikastaroa doan da.