Hego Korean 60.000 bisitari izan dira Txillidaren erakusketan
Iazko urritik artista donostiarraren bilduma bat izan da ikusgai Seul, Incheon, Gwangju eta Busan-en
Eduardo Txillidaren eskulturak, grabatuak, collageak eta beste hainbat pieza Hego Korean zan dira ikusgai iazko urritik. Guztira 60.000 bisitari erakarri ditu 60 artelanez osatutako bildumak.Sei hilabetez Hego Koreako hainbat erakusketan gunetan izan ondoren, etxera itzuli dira bere obrak. Seul, Incheon, Gwangju y Busan-en ikusi ahal izan dira Txillidaren lanak. Ez da Txillidaren obrak Hego Korean erakusten diren lehen aldia: 1995. urtean egin zuen lehen erakusketa Txillidak, Seulen.
Abuztuan hamar urte izango dira txillida hil zenetik, eta haren omenezko hainbat ekitaldi egingo dituzte. Erakusketak egingo dituzte Alemanian, Argentinan, Brasilen eta Kolonbian, besteak beste.