Amarako jaien aldeko bertso afaria egingo dute maiatzaren 4an
Hirugarren urtez jarraian Amarako jai herrikoien aldeko bertso afaria egingo dute. Aurten Maiatzaren 4an, ostirala, izango da hitzordua. Donosti Berri Elkartean bilduko dira, 21:00etan.
Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariek parte harte hartuko dute. Aurtengo bertso afariko menua entsalada, txuleta piperrekin, postrea, kafea eta kopa izango da. Txartela aldez aurretik erosiz gero 12 eurotan eskura daiteke. Egunean bertan, berriz, 15 eurotan. Txartelak Esnaola ( Moraza kalean), Amarako Abadia ( Autonomia kalea) eta Bodegilla (Easo plazan) tabernetan egongo dira salgai. Txartelak maiatzaren 3, ostegunean kenduko dira gune horietatik.