Bilketa neumatikoan egin den murrizketak "aztoramena" eragin duela salatu du oposizioak
Udal gobernuak Loiolako eta Loiola Erriberan bilketa neumatikoa egiteko diru ekarpena murriztu du. Hori dela eta, kalean zaborra nagusi dela diote oposizioko taldeek. Bilduri egotzi diote egoera horren aurrean alternatibarik ez aurkeztea.