Groseko San Inazio elizan egingo dute gaur Aurkene Moraren aldeko hileta elizkizuna
Zurriola Ikastola doluminez dago. Herenegun, igandean, Aurkene Mora zuzendari ohia hil zen, 61 urterekin. Moraren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute, Groseko San Inazio elizan. 2007 eta 2011 urteen artean Groseko hezkuntza zentroaren zuzendaria izan zen Mora, nahiz eta ikastetxearekiko harremana 1978an hasi zuen. Parisen egin zituen psikologia ikasketak. Handik itzuli eta Uliako psiko pedagogia taldean hasi zen lanean; bertan ari zela hasi zen Zurriola Ikastolan, kanpo aholkulari gisa.