Intxaurrondoko kultur etxean egingo dute Ibiltarien XVIII. Astea
Apirilaren 23tik 27ra egingo dute aurtengo ekitaldia
Aurten lehen aldiz Intxaurrondo Kultur Etxean (20:00etan) egingo dute Ipar Haizea Elkartearekin batera antolatzen den zikloa: Ibiltarien Astea. Gonbidatuek ikus-entzunezko lanak eta azalpenak uztartuko dituzte. Ibiltariekin solasteko aukera ere izango da. Apirilaren 23tik 27ra munduko hainbat herrialde ezagutzeko parada izango dute ikusleek: Groenlandia, Ternua, Siria, Jordania, Kurdistan eta Zeelanda Berria, besteak beste. Aurtengo gonbidatuak, hurrenez hurren: Andrea Ruiz, Sorkunde Urretabizkaia, David Maeztu, Manuel Martorell eta Mikel Bringas izango dira.
Gainera, apirilaren 10etik 27ra bitartean Kurdistanen gaineko sei begiradaz osatutako erakusketa egongo da ikusgai Intxaurrondon. Kazetaritza munduan izen handia duten profesional hauen 42 argazkiz osatutakoa: Rafael Magaña, Alfredo Caliz, Manuel Martorell, Iñigo Uriz, Jose Luis Vidal, Peio Belaskoain eta Karlos Zurutuza.