Nafarroako konkista aztertuko dute, gaur eta bihar, Antiguan
Antiguotarra elkarteak eta Dokak antolatuta, 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteak Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenari buruzko saioak egingo ditu, Antiguan, Gaur, Antiguotarrak elkartearen egoitzan, gertakari historikoari buruzko dokumentala ikusgai izango da, 20:00etan. Bihar, berriz, Konkistak, 500 urte . Deuseztatu ezin izan zuten oroimena liburuari buruzko hitzaldia emango dute, Dokan. Elkarteak argitaratutako lanaren irakurketa Sergio Iribarren Galbete kideak egingo du, 20:00etan. Ondoren, askaria izango da.