Urgarden elkarteak Urumea ibaia garbitzeko ekimena abian jarri du
Gipuzkoako ibaiak garbitzea helburu duen bolondres talde bat daUrgarden. Martutenen bildu ziren azken aldiz Urgarden elkarteko kideak. Ibaian jasotako zaborrarekin hiru kontainer bete zituzten. Apirilaren 21ean Astigarragan izango dira, eta maiatzean itzuliko dira berriz ere Martutenera. Urumeaz gain, Andoaingo eta Usurbilgo udalekin hitz egin, eta Oria ibaia garbitzeko asmoa ere badute.