Zuatzuko Hamaika Telebistaren egoitza berriko plato digitala. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Bost urte dira Hamaika Telebista abian jarri zela, eta hiru Gipuzkoan emititzen duela
Aurpegi ezagun askok parte hartu du gaur eguerdian Hamaika Telebistaren Donostialdeko egoitza berriaren inaugurazioan. Besteak beste,
Berria egunkariko zuzendari Martxel Otamendi, udaleko Euskara eta Kultura ordezkari Nerea Txapartegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra, Kontseiluko buru Paul Bilbao eta Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizeaga izan dira.
Bost urte dira Hamaika Telebista abian jarri zela, eta hiru Gipuzkoan emititzen duela. Ekitaldian azken hiru urte hauetako ibilbidearen errepasoa egin du Naroa Iturrik, eta etorkizuneko erronken inguruan aritu da Iñaki Uria. Jarraian, Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Juan Karlos Izagirre alkateak hartu dute hitza euskarazko telebistaren garrantzia nabarmentzeko. Aurkezpenaren ondoren, plato eta areto berriak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Hauek, Zuatzuko PI@ eraikinean daude.