Industrialdeetan TAO sistema kentzea proposatu du udal gobernuak
TAO araudia berrantolatzen ari da Donostia Udala. Udal talde guztien artean lan taldea osatu dute eta, ordezkari bakoitzak egindako ekarpenak aintzat hartuz, udal gobernuak bere proposamena aurkeztu du.
Bilduren araudi aldaketak aurrera egingo balu, industrialdeetan ez litzateke TAOrik ordaindu beharko. Unibertsitateetan txandatzeak bermatzeko TAOa mantenduko lukete, ordea. Araudi berriak, era berean, bizilagunek autoa uzteko dituzten eremuak zabalduko lituzke.