Jose Luis Olaizolak Troa literatur saria irabazi du
Olaizola Somos Uno gobernuz kanpoko erakundearen presidentea da. Elkarteak Tailandian lan egiten du haur prostituzioaren aurka. Idazleak aitortu du La niña del arrozal bere obra kuttunena dela.
Olaizolak hainbat sari eskuratu ditu bere literatur ibilian. Sevillako Ateneo saria (1976), Planicio obrarengatik; Barco de Vapor Saria (1982) Cucho liburuarengatik; eta Planeta Saria (1983) La guerra del general Escobar obrarengatik. Troa Literatur Sariak ekainaren 7an banatuko dituzte.