La Oreja de Van Gogh taldeak jarriko dio musika Espainiako Itzuliari
Donostiako taldearen kanta bat izango da aurtengo Espainiako Itzuliaren sintonia. Cometas por el cielo diskoko abesti bat izango da. Txirrindularitza proba abuztuaren 18an hasiko da eta irailaren 9an bukatuko da. Bihar arratsaldean emango dute ezagutzera zein abesti aukeratu duten, Madrilen.