Ramon Saizarbitoriak ostiralean aurkeztuko du 'Martutene' eleberria
Idazle donostiarrak Martutene eleberria argitaratu du, bederatzi urteko itxaronaldiaren ondoren. Prentsaren aurrean aurkeztuko du ostiralean, San Sebastian hotelean. Joan den astean denboraldiko azken Sautrela literatura saioan elkarrizketatu zuten. Ramon Saizarbitoriari eta bere azken eleberriari eskainitako saioa izan zen.