Alabama Shakes taldea.
Sharon Jones eta Alabama Shakes izango dira jaialdiaren Jazz Band Ball festan
Uztailaren 19an hasiko da Jazzaldiaren 47. ekitaldia. Jazz Band Ball festak inauguratu ohi du jaialdia, eta aurten soul musikarekin ekingo diote. Zurriola hondartzan eta Kursaaleko terrazetan doako zortzi kontzertu bilduko ditu festak, soul musikari loturiko hainbat talderen emanaldiekin. Alabama Shakes, Sharon Jones & The Dap-Kings, The Excitements eta Dayna Kurtz izango dira besteak beste.
Euskal musikariak ere izango dute Jazz Band Ballean. Bertan parte hartuko dute Travellin’ Brothers Big Band, Triz3ps eta Nevermind Trio Julen Izarrarekin.
Hona hemen kontzertuen ordutegiak eta agertokiak:
Agertoki Berdea. Sarrera doan.
21:30ean Alabama Shakes
24:30ean Sharon Jones & The Dap-Kings
Frigo Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Travellin’ Brothers Big Band
23:00etan The Excitements
Heineken Terraza. Sarrera doan.
20:00etan Triz3ps
23:00etan Dayna Kurtz
Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Juan Zelada
23:00etan Nevermind Trio + Julen Izarra