Agifes elkartearen egoitza berria inauguratu dute Morlansen
Baikor pentsatu nahi duzu? kanpaina Egoitza berria inauguratu eta aurtengo sentsibilizazio kanpaina aurkeztuko dute. Baikor pentsatu nahi duzu? lelopean hainbat ekimen bultzatuko dituzte. Hiru helburu nagusi ditu kanpaina honek. Batetik, buruko gaixotasuna duten pertsonekiko enpatia bultzatzea; buruko osasunaren ezagutza hedatzea eta horren garrantziaz kontzientziatzea; eta pentsamendu baikorra sustatzea.
Kanpainaren bidez gizartearen partaidetza bultzatu nahi du Agifesek, eta batez ere gaixoak gizarteratzea. Juan Karlos Izagirre alkatea izan da inaugurazioan eta eri psikikoak “gizartearen parte ere badirela, beste edozein bezalaxe” esan du:”Gaixo hauek bere inguruan babesa behar dute, eta elkarte honek laguntza handia ematen du”. Baikor pentsatu nahi duzu? kanpainaren baitan bideo lehiaketa eta hainbat jarduera egingo ditu Agifesek. Baikorpentsatzendugu.org webgunean kontsulta daitezke.