Artikutzako urtegira txangoa egingo dute. (Argazkia. Mikel Goñi)
Egun erdiko txangoa izango da, eta ibilbideko azalpenak euskaraz emango dituzte
Artikutza Naturak Pagolleta-Bidango ingurutik ibilaldi gidatua antolatu du apirilaren 29rako. Egun erdiko txangoa izango da, eta ibilbideko azalpenak euskaraz emango dituzte. 9:15ean Artikutzako herrixkatik irten, eta hostoak atera berri dituzten zuhaiztiak zeharkatuz, Artikutzako goiko mugetara joango dira, paisaia, landaretza, fauna nahiz historiari buruzko bitxikeriak entzunez. Han, Enobietako urtegia eta ingurua ikusteko aukera izango dute partaideek.
Izena emateko 690 720 264 telefonora deitu, artikutzanatura@donostia.org helbidera idatzi edo
Donostia-artikutza.org webgunean sartu.
Prezioak:
- Helduak: 3 euro
- 6-17 urte bitarteko gazteak: 2 euro;
- 6 urtetik beherakoak: doan.