'La mujer en la cueva' nobela beltza kaleratu du Paco Letamendiak
Liburu bat baino gehiago idatziak ditu, baina hau da Paco Letamendiaren (Parte Zaharra, 1944) lehen eleberria: La mujer en la cueva. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, oso nobela beltza da. 1983ko Euskal Herrian oinarritutako istorioa da, eta GAL eta ETA erakundeez hitz egiten du. Hala ere, politika baino gehiago dela azpimarratu dute.