Maru Solores donostiarra. (Argazkia: Estitxu Zabala)
‘Camera Obscura’ izena du antiguatarraren lehen filmak
Bihar abiatuko da Giza Eskubideen X. Zinemaldia. Aurtengo ekitaldian, 16 film luze eta 14 film labur izango dira lehian, eta horietako lehena aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan. Bertan, Maru Solores antiguatarrak ‘Camera obscura’ aurkeztu du, bere lehen film luzea; hala, filma bere etxean erakusteak ilusio handia egiten diola onartu du. Ane da pelikulako protagonista, nerabe itsua; eta bere egunerokotasunari nola aurre egiten dion jabetuko da ikuslea.
Bere burua biktimatzat hartu beharrean borrokan arituko da Ane, nerabe eta itsu den aldetik bere bidea egin ahal izateko. Josean Bengoetxea aktore egiatarrak ere parte hartu du filmean. Bihar proiektatuko dute filma Viktoria Eugenia Antzokian, 22:30ean. Sarrerak 4 eurotan daude salgai.