Olatuek ez dute arazo larririk eragin
Alerta horia mantenduko du udalak, Euskalmeten iragarpenaren berri izan arte
Goizaldean olatuek kostaldea gogor jo duten arren, ez dute arazo larririk eragin. Udaltzaingoak eta suhiltzaileek oraingoz ez dute larrialdietarako zerbitzurik eman behar izan. Mugikortasuneko agenteak eta udaltzainak Pasealeku Berrian eta Haizearen Orrazian ari dira zaintza lanak egiten. Autoentzako eta oinezkoentzako itxita jarraitzen du. Oraingoz alerta horia mantendu dute, eta Euskalmeten iragarpenaren zain daude.