Palentziako emakume batek ustezko haur lapurtuen kasu bat salatu du Donostia Ospitalean
Emakumeak salaketan adierazi duenaren arabera, bere haurraren heriotzaren eta lurperatzearen erregistrorik ez du, eta salaketa jarri du, ustezko haur lapurtuen auziarekin loturarik duen jakiteko.
Palentziako Lurraldeko Auzitegiaren arabera joan den martxoaren 7an jarri zuen salaketa, eta astebete geroago Gipuzkoako fiskaltzara bidali zuten, ikerketa abian jartzeko. Bertako Polizia Judizialak Palentzian lehen aldiz salatutako ustezko haur lapurtuen inguruko kasu bat itxi zuen joan den urtarrilean. Lau hilabeteko ikerketen ondoren ez zuen frogarik aurkitu-eta.