Presoen eta iheslarien aldeko bertso saioa egingo dute igandean, Egian
IRUTXULOKO HITZAk lau sarrera zozkatuko ditu bere harpidedunen artean.
Egin Dezagun Bidea dinamikako Egiako taldeak presoen eta iheslarien aldeko bertso saioa antolatu du iganderako. Egia kultur etxeko oholtzara Beñat eta Unai Gaztelumendi, Sustrai Kolina, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak igoko dira, eta Iker Iriartek proposatutako gaiei jarriko dizkiete bertsoak. Emanaldia, 18:00etan hasiko da.
IRUTXULOKO HITZAk lau sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean. Horiek eskuratzeko, 943-467236 telefonora deitu behar da. Bi sarrera bikoitzetako bat lortzeko aukera ez dutenek, 10 eurotan eros ditzakete txartelak ondoko tokiotan: Egiako Beti Boga, Antxuene, Koskon, Katan eta Ilargi tabernetan; Parte Zaharreko Urka-Mendin eta Antiguako Antiguotarrak elkartearen egoitzan.