Udal langileek jaieguna hautatzeko aukerari errekurtsoa aurkeztu dio Espainiako Gobernuko ordezkariak
Udalak jaiegun diren urriaren 12, 25 eta abenduaren 6an lanera joateko aukera eskaini die udal langileei. Aukera hori legearen kontrakoa dela zehaztu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak eta errekurtsoa aurkeztu du epaitegietan. PPko zinegotzi Iciar Aguilerak udal gobernuak hartutako erabakia «zentzugabea» dela uste du.