Bi pertsona atxilotu dituzte ertzainek, furgoneta bat lapurtzea leporatuta
Ertzainek jabearen nortasuna eta ibilgailuaren datuak konprobatu ondoren, zain gelditu ziren inguruetan ustezko lapurrak azaldu zain. Handik ordu eta erdira, bi pertsona gerturatu ziren furgonetara, eta atea irekitzean poliziek identifikatzeko eskatu zieten. Bi lagun hauetako batek furgonetaren giltzak poltsikoan zituela, atxilotu zituzten biak, beti ere Eusko Jaurlaritzaren Barne saileko iturrien arabera.