Jon Maia: "Dena izan da oso ariketa demokratikoa"
‘Gazta zati bat’ film dokumentala aurkeztu du Jon Maia bertsolariak Giza Eskubideen Zinemaldian. Euskal Herriak azken denboraldian bizi duen egoeraren inguruko kontakizuna da; Aieteko konferentzia tarteko. Azken batean, Nazioen Mundua herri ekimenaren ibilbidea da dokumentala; Jon Maiaren ustez, hainbat gertakizunetara aurreratu den taldea. “Dena izan da oso ariketa demokratikoa”, aipatu du Maiak.
Autodeterminazio eskubidearen alde borrokatzen du Nazioen Munduakek, eta aldarrikatzen duena “pre-politikoa” dela diote bertako kideek.
Bihar estreinatuko da filma, zinemaldiaren barnean, 19:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian. Emanaldi horretarako sarrerak agortuak daude aspalditik, beraz, beste emanaldi bat egingo dute datorren asteazkenean, 22:30ean.