Kontxako barra klasikoa eta Dantza Kalean, bertan behera
Eguraldi txarra dela eta, Dantzaren Hilabetearen programaren barruan antolatutako zenbait jarduera bertan behera utzi behar izan dituzte. Besteak beste, bihar, larunbata, 17:30ean Alderdi Ederren programatuta zegoen Dantza Kalean jarduera. Igandean Kontxako barandan egin behar zuten ballet erakustaldia ere bertan behera utzi behar izan dute. Barra Klasikoa, beraz, ez dute egingo.