Agifes elkartearen egoitza berria inauguratu dute Morlansen
Agifesek Morlans pasealekuan, 3. zenbakian, inauguratu du gaur egoitza berria. Egun, Gipuzkoako familia eta eri psikikoen elkarteak hiru erreabilitazio psiko sozialerako zentro kudeatzen ditu eta zortzi etxebizitza ditu Gipuzkoako herri desberdinetan. Senitartekoentzako laguntza taldeak eta taldeko terapiak ere baditu. Maiatza amaitzerako zentro berria irekitzea espero du Agifesek, Buenavistan.
Egoitza berria inauguratzearekin batera, Baikor pentsatu nahi duzu? leloa duen sentsibilizazio kanpaina aurkeztuko dute.