45 urte dira Reala Puertollanon lehen mailara igo zenetik
Talde txuri urdinaren historian mugarria izan zen 1967ko apirilaren 23a. Puertollanon (Ciudad Real, Espainia) taldea lehen mailara itzuli zen Calvo Soteloren aurka berdindu eta gero (2-2). 45 urte igaro dira harrez gero. Milaka realzalek bizi izan zuten Puertollanoko partida. 1500 zaleek momentu historiko hura gozatu zuten. Zubiarrainek, Gorritik, Iguaranek, J.I. Lasak, Martinezek, Lemak, Urreistik, Arzakek, Arregik, Arambarrik eta Boronatek osatu zuten hamaikakoa.