Alerta laranja ezarriko dute bihar kostaldean
Olatu geroz eta handiagoak espero dira datozen orduetan. Itsasaldeko arriskua dela eta, alerta horia ezarri dute gaur. Bihar arriskua handiagoa izango delakoan laranja ezarriko dute gaur gauerdian, eta bihar eguerdia arte mantenduko dute. Euskalmetek 5-6 metroko altuera arteko olatuak iragarri ditu. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak gutxienez 4-5 metroko olatuak altxatuko dituela iragarri dute.