Fito Rodriguezek 'Txillardegi' saiakera laburra aurkeztu du
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik “konpromiso intelektualetik” egindako ekarpena bildu du Fito Rodriguez idazle donostiarrak bere azken liburuan. Liburuaren Egunean aurkeztu du 44 orrialdeko lana. Erein argitaletxeak kaleratu du eta 5 eurotan dago salgai.
Ereinek Antxon Lafontek zuzentzen duen Haran sailean kokatu du Txillardegiri emandako lana. Zuzendariak esandakoaren arabera,”asmoa da jendeak balio intelektual handiko egileak maizago irakurtzea”.
Aurkezpenean Rodriguezek azaldu du duela gutxi zendutako Txillardegiren lanaren beste emaitza bat dela, oraindik ere “bere lana ontzen joango delako”.