Sabino Ormazabal, gaur goizeko prentsaurrekoan (ezkerretik bigarrena).
Euskal Herrian izandako hainbat gatazken inguruan dihardu
Ziztadak film dokumentalak; zerbitzu militarraren aurrean sortutako intsumisioa, Itoizen eta Lemoizen aurkako mugimenduak, ikastolen sorrera… Guztiak bortizkeriarik gabeko ekimenak izan ziren; azken batean, desobedientzia zibila. Bidea Helburu taldeak eta Fora de Quadre Kazetaritza Elkarteak elkarrekin sortutako lana da. Dokumentalaren estreinaldia bihar egingo dute, 16:30ean, Giza Eskubideen Zinemaldiaren barnean. Sabino Ormazabal donostiarrak parte hartu du filmean, Bidea Helburuko kide bezala, eta proiektuaren bultzatzaileetako bat izan da. “Gure ustez posible da historia beste modu batera kontatzea”, esan du Sabino Ormazabalek.