Alerta laranja ezarri dute
Itsasaldeko arriskua dela eta, alerta laranja ezarri dute gaur. Euskalmetek 5-6 metroko altuera arteko olatuak iragarri ditu. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak gutxienez 4-5 metroko olatuak altxatuko dituela iragarri dute. Prebentzio neurri gisa, udalak hainbat kale moztea aurreikusi du; Jauregi Jeneralaren kaletik hasi, eta Pasealeku Berri guztian zehar. Baita Kursaaleko espigoian eta Haizearen Orrazian ere.