Hodei Egaña: "Eskubideak defendatzeko herri harresia osatzera deitzen dugu"
Demokrazia 3 Milioi (D3M) hautesle elkartearen aurka 2009an egindako operazioan atxilotua izan zen Hodei Egaña (Gros, 1983). Bera bezala, antolakunde politikoetan eta sozialetan lan egiteagatik auzi bidean edo sententziaren zain dauden donostiarren eta gipuzkoarren egoera salatzeko, larunbatean ekitaldia egingo du Eleak mugimenduak, Bulebarrean. Eskubide zibilen eta politikoen aldeko ekimenean 6X3 metroko puzzle erraldoia osatuko dute. Horretarako, 1.200 lagunek pieza bat jaso dute, eta horrekin batera, beste bi lagunen konpromisoa lortzeko ardura.
Puzzlearen lehen pieza 11:30ean jarriko dute. Hori osatu artean, besteak beste, bertsolariak, dantzariak, bakarrizketak, kantariak eta Gose taldearen emanaldia izango dira. 13:30ean ekitaldia burutuko dute.
Hodei Egaña Eleak mugimenduaren eta larunbateko ekitaldiaren inguruan mintzatu da IRUTXULOKO HITZAk biharko zenbakian argitaratuko duen elkarrizketan.