Udalak atsedena bermatzeko kanpaina egitea nahi du EAJk
Eusko Jaurlaritzak tabernen gaueko ordutegia zabaltzea erabaki du. Neurri horrek Parte Zaharreko eta beste zenbait guneetako bizilagunen artean kezka eragin duela ohartarazi du EAJk. Bizilagun eta ostalarien artean liskarrik sor ez dadin, udalak aisiaz gozatu nahi dutenen eta atseden hartu nahi dutenen eskubideak bermatu behar dituela diote jeltzaleek, eta helburu izango duen kanpaina bat abian jartzeko eskatu diote udal gobernuari.

