Haize ufada gogorrak
Hasia da Petra izena jarri dioten ziklogenesia. Mehatxuak gaur gauera arte iraungo du. Okerrena Araba eta Bizkaia mendebaldean espero da arratsaldetik aurrera. Halere, ahultzera egingo du ondoren. Aurreko ziklogenesiekin alderatuta ahulagoa dela nabarmendu du Euskalmetek eta alerta laranja bertan behera utzi dute. Bihar ere hego-mendebaldeko haizea harro ibiliko da, hala ere arratsalderako indarra galduko du. Goizaldean oraindik kostaldean ufada oso gogorrak neurtuko dira.