Alderdiek gaueko aisialdia eta bizilagunen atsedenaren aldeko kontzientziazio kanpaina sustatzearen alde egin dute
Ostalarien eta bizilagunen arteko liskarrak piztu beharrean, aurreikuspenez jokatu behar dela esan du EAJeko Juanra Vilesek. Gaueko aisialdia bizilagunen atsedenarekin bateragarria izan daitekeela uste du. Kanpaina bat jarri nahi dute abian.Izan ere. Eusko Jaurlaritzak ostalaritzaren ordutegiak luzatzeko lege dekretua onartu zuen, eta orain tabernek goizeko 6ak arte egon daitezke zabalik. Horregatik, EAJek kontzientziazio kanpaina egiteko eskatu du.
Bilduko Asier Jakak esan du legea onartu zenetik ez dela zarataren inguruko kexa kopurua igo, ezta zigor gehiago ere: “Eusko Jaurlaritzak aldatu du ordutegia, eta hari dagokio kontzientziazio kanpaina egitea. Oraingoz ez dute egitasmorik abian jartzeko asmorik. Prest gaude haiekin sentsibilizazioaren beharraz hitz egiteko”
Hiriaren bigarren mendeurrena
PSE-EEren ustez “bederatzi hilabete eskas geratzen dira hiriaren bigarren mendeurrena ospatzeko” eta Bilduren gobernuak “ez daki ezer eta ez du erantzuten”. Marisol Garmendiaren hitzetan: “Beste gauza batzuetarako baditu batzordeak eta informe teknikoak. 1813an hiriak sufritutako sarraskiaren 2.urtehurrena behar bezela oroitzea proposatzen dugu. 1913rako berriz ezer ez. Berandu gabiltza. Abenduan sozialistek mendeurrenaren egitaraua prestatzeko lantalde bat sortzea proposatu genuen, eta aho batez onartu zuen udalbatzarrak. Hilabetean lan proposamen bat aurkezteko eta lan talde bat sortzeko eskatzen diogu. Bilduk dio hiritarren proposamen zain dagoela. Non dago udal gobernuaren lidergoa ospakizun honetan? Energiaz eta aurreikuspenez egin behar dute egitaraua. Harro egoteko modukoa da urtemuga hau. Duela 200 urte hiria berreraikitzea erabaki zutenek ez dute gutxiago merezi” .