Etxebizitza eskubidearen inguruko legedia aldatzeko sinadura bilketa egingo dute larunbatean, Bulebarrean
Stop desahucios Gipuzkoa taldeak eta maileguengatik kaltetuta dauden lagunen plataformak etxebizitza eskubidearen inguruko araudia aldatzeko Lege Ekimen Herrikoia (LEH) osatu dute. Etxebizitza ordainean ematearen alde, alokairu sozialaren alde eta kaleratzeak bertan behera uztearen aldeko lege proposamena Espainiako parlamentuan eztabaidatua izan dadin, gutxienez, 500.000 sinadura behar dituzte. Larunbatean hasiko dira izenpeak jasotzen, Bretxa inguruan, 11:00etan.
Ondokoa proposatzen du LEHak.
- Kaleratzeak bertan behera geratzea.
- Zorraren ordainean etxebizitza emateko aukera kaltetuen eskubide izendatzea.
- Beraiena zen etxebizitzan bizitzen jarraitzeko aukera eskubide izendatzea, betiere, irabazien %30 gainditzen ez duen alokairua ordainduz.