Gaurko osoko bilkuran 11 erakunde adierazpen aztertuko dituzte
Beste hainbat gairen artean, Molinaoko industrialdearen eta Pasaiako saihesbidearen arteko lotura sustatuko duen planaren inguruan eztabaidatuko dute udal zinegotziek gaurko udalbatzarrean. Apirileko ohiko osoko bilkurak, era berean, 11 erakunde izango ditu aztergai. Horietako laupabost irakurri besterik ez dituzte egingo, jada, udal talde guztien adostasuna dutelako.