Nora Galparsoro (Bildu): "Bizkaiko Aldundiak ez dio esango Gipuzkoari zer egin behar duen hondakinekin"
Udalbatzarrak, PSE-EE, PP eta EAJen aldeko botoekin GHKri (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketari) eskatu dio errauskailuarekin aurrera egiteko
Hondakinen kudeaketak eztabaida piztu du udalbatzarrean. PSE-EE, PP eta EAJen aldeko botoekin GHKri (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketari) eskatu dio errauskailuarekin aurrera egiteko. Bizkaiko Aldundiak otsail amaieran ohartarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak ez bazuen hondakinen kudeaketa plana zertan den argitzen ez zuela “Gipuzkoako hondakinik” gehiago hartuko. Bilduk aurkako botoa eman du. “Bizkaiko Aldundiak ez dio esango Gipuzkoari zer egin behar duen hondakinekin”, adierazi du Nora Galparsorok.