Perez-Foncearen azken eleberria euskaratu dute
Juan Antonio Perez-Fonceak (Donostia, 1965) gazteleraz idatzitako azken eleberria euskaratu du Jesus Mari Lasak: Iban Aldenurikoa, Berehorraren Ondarea. Gazteei zuzendutako eleberria da, aurretik argitaratutakoaren bigarren zatia.
Erein Argitaletxeak argitaratu du nobela, eta beste bi libururekin batera aurkeztu du gaur, Parte Zaharreko Udal Liburutegiko Sotoan. Beste bi liburuak, Antton Kazabonek haurrentzako idatzitako Ai, Ximun Ximun, eta Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poesia liburua izan dira. Perez-Fonceari egindako elkarrizketa kaleratuko du IRUTXULOKO HITZAk datorren astean.